Udako eguzkiaren berotasunean, milaka turistak Donostiara jotzen dute Kantauriko altxor horretako ingurune naturalak, gastronomiak eta jai-giroak erakarrita.
Abuztuaren 14ko arratsaldean, jai-bezperan, prozesioa egiten zuten El Koroko Santa Maria elizara Donostiako udalbatzak (duela urte batzuk hori egiteari utzi zion, istiluak saihesteko) zutoihal, gastadore eta txistulariekin. Egun hauetan sortzen diren jarduera anitzen artean garrantzi berezia izten du kirol arloak: Urrezko Kopa Zubietako zalditokian, Aldundiaren Golf Kopa, Donostia-Donostia klasika eta Txirrindularitzako Gaueko Criteriuma. Horretaz gain, antzerki-saioak, musika koral eta klasikoko kontzertuak, eta Su Artifizialen Nazioarteko Txapelketa ospetsua. Gainera, hiriak bere zezen feria berreskuratu du, Illunbeko zezen-plazan. Honez gain, kontzertu eta txosnak ere egongo direnez ziurtaturik dago giro ona eta parranda. Animatu zaitezte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario