
Garai batean kapoia zer feriako ikur nagusia, baina egun txistorra jaten dugu bere ordez, txerri hilketaren osteko asteetarako elikagai egokia. Txistorraren apeuaz eta lemaz ("Santo Tomas Eguna, txorizua eta ogia"), Donostiako feriak 60. hamarkadako ikasleak erakarri zituen, aurrerantzean Konstituzio plazako ohiko otartekoen salmentan nagusi izango zirelarik. Ordurako programa kultur eskaintza oparoagaz eta bestelako folklore, jolas eta kirol ekitaldi ugariz aberastua zegoen, beti ere bertako kutsua gordez.
Donostiako ereduai jarraiki, Gipuzkoako hainbat udalerrik abenduaren 21ean feria herrikoiak antolatu dituzte: Azpeitia, Eibar, Irun, Pasaia eta Arrasate, denek ere "tomastar ortodoxia" gordez, hau da, txerriaren onegintzako zozketa, txistorra, taloa, gazta, barazkiak eta kalitatezko elikagaien salmenta postuak, eskulangileak lanean, jendea baserritar jantziez eta egun osoz musika, giroa gozatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario