Santa Ageda egunean, hamaiketakoaren ondoren, Kintoak Altsasuko kaleetan zehar biltzen dira eskean. Beraiekin doaz Txistulariak eta aurrean errege eta erreginak. Gizonezkoa txuriz jantzita doaz, eta emakumeak, berriz, baserritarrez, hori bai, guztiek ohikoak diren artilezko euskal jaka eta zapi handiak daramatzate. Etxe bakoitzean Santa Ageda opila jasotzen dute. Jaso bezain pronto opilak gorosti makila handi batean sartzen dituzte eta opila jaso duten etxekoentzat bedeinkazioa eskatzeko kopla tipiko bat kantatzen dute. Dirua ere eskatzen dute, eta jasotakoa behor batek daramatzan anekatan sartzen da. Jasotzen duten diruarekin festetako gastuak ordaintzeko erabiliko da. Segizioan zahato eramailea ere badoa, ardo zahatoa eramateaz arduratzen den haur bat. Ibilbidea egin ondoren, Kintoak bazkaltzeko biltzen dira. Arratsean ere bilduko dira, jaietako egun guztietan bezalaxe, zortzikoa dantzatzeko, derrigorrezko erritmoa eta Altsasuko Foru plazan herri guztia bitzen duen ekitaldia. Ekitaldia fandango eta porrusaldarekin bukatu ohi da.
jueves, 17 de enero de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario