jueves, 17 de enero de 2008

Iruñako Sanferminak


Gauza da Iruñako hiria biderkatu egiten dela jaietan, lana gelditu egiten da neurri handi batean, batzuk jai egun batzutaz gozatu ondoren oporretara joaten dira (Frantziako Tourrera), baina, gehienak, batez ere gazteak eta hain gazteak ez direnak ere bai, ahalik eta gehien disfrutatzeko prestatzen dute euren burua. Jaiei uztailaren 6an eguerdiko 12etan ematen zaie hasiera jendez gainezka dagoen Udaletxeko enprarantzan; eta hasiera-unea, berriz, suziria jaurtikitzeko ohorea duenak, "¡Plamploneses, Pamplonesas, viva San Fermin, gora San Fermin!" oihukatzen duena da. Eta suziriari sua ematen dionean jaia piztu egiten da. Uztailaren 7a da San Fermin eguna. Kalean mota guztietako jai giroak aurki daitezke. Haurrek egunero disfrutatzen dute beren Erraldoien konpartsarekin, kilikiekin eta zaldikoekin atzetik jarraitzen dietelarik beren makilekin harrapatu nahiean. Zezenplazan ere beren jaialdiak izaten dituzte goizero, dantzaldiak arratsaldeetan, iluntzean zezensuzkoa ta txosnak edo zaldiko-maldikoak ferialen egun osoan eta iluntzean. Gazteak dira, ordea, jaietako pribilegiatuak eta saltsa guztietan eskuhartzen dute edo "txosna politikoak" bezala ezagutzen den tokira erretiratzen dira ogitartekoren bat jan, garagardo katxi batzuk edo kalimotxo batzuk edatera, musika tope entzuten duten bitartean. Helduek ere, patxada handiagoz, aukera ugari dituzte: jai egitarauko ekintzak jarraitu, pasiatu, begiratu, zezenak ikusi, bazkaldu ta afaldu, su artifizialak ikusi, salsa, merengea eta tokatzen dena dantzatzea.

2 comentarios:

gu geu dijo...

Gora san fermin! Datorren urterako prestatu eta guztiok Iruñara!
Kontuz zezenekin!!!!!!!!Gogor ateratzen dira eta!!

gu geu dijo...

Lesakakoak askoz hobeak dira. Dudarik gabe giro euskaldunagoa dago. Aupa Lesaka!!!!