jueves, 17 de enero de 2008

Baionako Herri Jaiak

Baionan gaur egun udan ospatzen dira. Lau eguneko iraupena dute, asteazken arratsaldean hasi eta igande gauean bukatzeko. 1932. urtetik, San Fermineko festen kopia izatera datoz. Ehun mila pertsona inguru biltzen dituzte, Frantzia osotik datozenak. Urtaro honetan Lapurdiko itsasertza udatiarrez beteta dagoenez, zaila da esatea festetara baino etortzen ez diren kanpotarren kopurua. Gaueko berbenei buruz ez dugu aipamenik egingo, ezta egunean zehar ematen diren musika talde, txistulari, trikitilari eta goizero diana jotzen duten gaitajoleei buruz ezta ere. Tabernen arrakastari buruz ere ez dugu ezer esango izugarria da dagoen giro ona eta parranda. Mozkorra aseguratua da bazoazen. Honez gain, zezenak eta karroza desfilea egongo dira gustoko dituzuenentzako.

1 comentario:

gu geu dijo...

Oporretan nengoela jai hauekin topo egin nuen eta izugarrizko parranda bota nuen!Giro aparta dago iparraldean.