jueves, 17 de enero de 2008

Donostiako danborrada


Urtarrilaren 19ko gauean, elkarte gastronomikoetan eta etxe orotan, adiskideak eta familiartekoak afaltzera biltzen dira (plater nagusia angula delarik, noski). Gaueko hamabietan, Konstituzio plazako udaletxe zaharrean bandera jasotzen da eta Gaztelubide Elkarteak himnoa eta Raimundo Sarriegi maisuak egun horretarako konposatu zituen martxak jotzen ditu. Segidako 24 orduetan, Donostia esna egoten da, sukaldari eta militar jantzitako donostiarrek kale eta auzoetan barrena astintzen dituzten danbor eta barrilen arradapean.

No hay comentarios: