Jasokunde Andra Mariaren omenezko festak ospatzen dituzte abuztuaren 15ean. Hala ere, herri juergista honek, uztailaren 31. egunean suziria bota eta Ignazio Deunaren eguna ospatzen dute, Berrio-Otxoako Balentinekin batera Bizkaiko patroikidea.
Festak ospatzen diren leku guztien antzera, Ondarruko jai hauetan lau osagai garrantzitsu antolatzen dira: musika, diana, kalejira eta berbenak; dantza taldeek eskainitako bertako folklore emanaldia, bertsolariekin batera; kirol ekitaldiak eta haurrentzako antolatzen diren ekintzak.
Bertako hondartza, gastronomia eta paisaiekin, eta nola ez bada festekin gozatzeko asmoz etortzen diren kanpotarrak ugariak izaten dira.
Abuzturen 11n ospatzen den Santa Klara egunean abian jartzen dira jaiak, meza nagusia eta abesbatzaren eskutik. Dantza emanaldiak, hau jolasak, eta gaztetxoentzako zine emanaldia iluntzean datoz atzetik. Larunbat edo jai egun batean ospatzen da egun nagusia, aurrez Kresala Kultur Elkartean Danborrada ateratzen du.
Ama Birjinaren bezpera egunean, goizean kalejira ospatzen da, herriko txistularien eskutik. Arratsaldez, Ondarroako Ikurrina traineru lehiaketa ospatzen dute, Bizkaiko ligako balaiagarria den lehiaketa saioa. Zazpietan, Salbea parrokian eta eguna borobiltzeko bertsolariak, Danborrada, rocka eta berbena.
Abuztuaren 15ean ospatzen da egun nagusia: meza nagusia, txistularien eskutik kalejira, haur jokoak eta eguerdian aurreskua dantzatzen da Zumardian. Berrogei urtetik hona, bikoteka egiten den Dantza Txapelketa ospatzen dute. Zezen- suzkoa, su artifizialak eta berbena, gorputzak irauten dueneraino.
Koadrilen eguna, Marmitako Txapelketa ospatzen den egun berean antolatzen dute. Kofradiaren aurrean prestatzen eta dastatzen da hegaluzea. Sokamuturra, haur jokoak, kalejiraren atzetik bazkaria dator, ondoren herri kirolak, bertsolariak, zezen-suzkoa, rock kontzertua eta berbena.
Hurrengo asteburuan jarraitzen dute festek: igande arratsaldean, Antzara jokoa, nasapuntakoa eta zubi zaharretik egiten den salto txapelketa. Honetaz gain, euskal dantza emanaldiak, suak eta abar luze bat.
1987.netik Ondarroako Milia Hiritarra deiturapean kirol norgehiagoka ospatzen da, Ondarroa Saria futbol txapelketa eta aurrez aipatu den trainera estropada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario