
Gernikako Urriko azken astelehena Euskal Herriko azoketatik garrantzitsuenetarikoa da. Bertan batzen dira Euskal Herriko sektore guztietan diharduten nekazari, artisau, okin, lorezain, jostun.... beraien urte guztiko lan dotore eta adierazgarrienak plazaratuz Gernikako kale guztietan zehar.
Bestalde, jai egun honetan tipikoa da nekazal produktuak dastatzea eta gustokoena den produktuagatik prezioa negoziatzea.Horrez gain, adierazgarria da egiten den gaztai lehiaketa, eta irabazlea enkantera eramaten da.
Argi dago egun osoko jaia dela, baina horretarako garrantzitsua da gernikarrentzat festa honi hasiera ematea taloa txorizoarekin eta sagardo basokada batekin.
1 comentario:
Gernikarrek nola pasatzen duten eta nolako giroa dagoen probatu nahi baduzu......Urriaren azkenengo astelena izugarria da.Bai egunez eta gauez parranda ezin hobea dago.
Publicar un comentario