martes, 15 de enero de 2008

Santo Tomas Feria (Bilbo)


Bilboko Plaza Berria jendez betetzen denean, sal-erosketako gaiez, gabon-kantaz eta janari epelez asetzen denean, Eguberrien ateetan gaudela esan genezake. Santo Tomaseko feriak, bere parekoa den Donostiakoaren sorrera eta sustrai berdinak ditu. Urtearen azken egunetan, baserritarrak beraien nagusien etxeetara joaten ziren. Hirian, baserri eta lurren alokairua ordaintzeari ekiten zioten, esku-diruz edota jenerotan; honetaz gain ondo gizendutako bi kapoi ere ematen zizkieten, elkarren arteko ohiturazko tratuak agintzen zuen moduan. Hirian ordu batzuk igaro behar zituztela kontutan hartuz eta gainera, Eguberrien ateetan egonik produktuen eskaera handiagoa zela ikusiz, salgai ipintzeko gaiak ekartzen zituzten: egunean bildutako barazkiak, ondo ondutako txerrikiak... Saltzaile eta erosleen arteko Plaza Berriko arkupeko harreman honek, Santo Tomas izeneko feriaren sorrera ekarri zuen, eta ekintza honekin gure Eguberriari abia ematen zaio. Eguna ospatzeko ez dadila falta taloa txorizoarekin eta sagardoa.

1 comentario:

gu geu dijo...

Jai giro izugarria egoten da egun osoan zehar. Animatu eta ikusi zeure begiekin.